LARRAZPU ERAIKUNTZAK-en ostalaritzarako altzari aukera zabala eskaintzen dugu; bai barrurako, bai kanporako. Zure terrazarako altzarien bila bazabiltza, zure beharretara eta estilora egokituko diren aukerak ditugu.
Tamaina eta material desberdinetako mahaiak eta aulkiak ditugu, egurrezkoak eta kanpoaldeko giroari aurre egiteko modukoak. Gainera, egun beroenetan altzariak babesteko eta bezeroei itzala eskaintzeko eguzkitakoak ere baditugu.
Dekorazioari dagokionez, zure kanpoaldeari ukitu berezia emateko kuxinak, mahai-zapiak eta osagarriak ditugu. Gure altzari guztiak eguneroko erabilerari eta denboraren joanari eusteko diseinatuta daude; beti ere, funtzionaltasuna eta estetika galdu gabe.
Barruko nahiz kanpoko altzariei buruzko informazio gehiago behar baduzu, ez izan zalantzarik; jarri gurekin harremanetan.